Webgunea eguneratzen ari gara. Denboraldi batean aldaketak ikusiko dituzue egituran eta itxuran. Barkatu eragozpenak.

INAUTERIAK 2020

Ostiral honetan, hilak 28, gure desfilearekin inauteriak ospatuko ditugu. Goizeko 11tan ikastetxeko patiotik aterako gara eta ohiko ibilbidea egingo dugu. Azokako plazan pare bat dantza egiteko geldiune bat egingo dugu.

Aurtengo gaia "MUNDUKO JAIAK" da. hauek dira prestatu ditugun mozorroak:

HH 2: Donostiko piratak

LH 3: tomatina

HH 3: Maritxu Kajoi

LH 4: San Patricio

HH 4: kaldereroak

LH 5: urte berri txinatarra

HH 5: San Fermin

LH 6: Mexikoko hildakoen eguna

LH 1: Sienako Palioa

DBH 1: Holi festa

LH 2: Veneziako inauteriak

DBH 2: hamabost urteko festa

 

DBH 3 eta 4 mailetako ikasleak HHko ikasleak laguntzen egongo dira eta taldetako pankartak eramaten.

Desfileaz gozatzea espero dugu. Desfilea markatzen duten sokak errespetatzea eskatzen dizuegu, eta ez oztopatu ibilbidean.

Hurrengo astelehenean, martxoak 2, jai dugula ez ahaztu!

ARGAZKIAK

BIDEOA

SANTA AGEDA KOPLAK

Joan den asteartean Santa Ageda koplekin alaituko gintuzten Lehen Hezkuntzako Goi Zikloko taldeek, 11:30tatik aurrera Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1go Zikloan gelaz gela joan ziren ohitura zahar hau zabalduz.

ARGAZKIAK

BIDEOA

ZORRIAK ESKOLAN!

Dakizuenez, zorrien bisita izaten dugu tarteka eskolan. Hemen dituzue zenbait aholku zorriei eta bartzei aurre egiteko:

ZORRIAK: BURUKO MIN TXIKI HORIEK

ZER EGIN ZORRIAK EDO BARTZAK DAUDENEAN

ESKOLAKO ZIRKULARRA

 

SANTO TOMAS-MARI DOMINGI-OLENTZERO

Ostiral honetan oporrak hartzen ditugula, Santo Tomas eta Olentzero egunak batera ospatuko ditugu. Zuek bertan egotea espero dugu, beti ere irakasleen lana oztopatu gabe kalejiran gauden bitartean.

EGITARAUA

ARGAZKIAK

BIDEOA

2020ko urtarrilaren 7an berriro elkar ikusiko dugu. Ordurarte, opor zoriontsuak pasa!

EUSKARAREN EGUNA 2019

Abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA ospatzen dugu. Honela, eskolan hainbat ekintza ditugu antolatuak egun berezi hau ospatzeko asmoz. Zuen etortzea eta parte hartzea zuen seme-alaben jolasetan espero dugu.

PROGRAMA

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

SOS! PLASTIKOA ITSASOAN

Aurten, HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA ospatzeko aukeratu dugun gaia plastikoen erabilera eta ondorengo isurketa itsasoan da. Gaia geletan lantzen ari gara gure ikasleriarekin plastikoa erabiltzeak eragiten dituen arazoez kontzientziatzeko asmoz, plastikoen erabileraren murrizketa lortuz. Hurrengo asteazkenean, hilak 20a, patioan izango gara eguna ospatzeko!

ARGAZKIAK

EGUNEKO BIDEOA

GONBIDAPENA

50/50 PROGRAMA

18-19 ikasturtean, IPI Karmengo Ama taldeak onartu egin zuen Pasaiko Udalak eskolan gastu energetikoa murrizteko eta horrela 50/50 programan parte hartzeko jarritako erronka. Bai ikasleak, bai irakasleak eta bai ikastetxeko gainerako langileak horretan inplikatzen gara, eta gastu energetikoa murriztea lortu dugu. Hala, ahalegin horren aitortza Errenterian egindako ekitaldi batean jaso genuen berriki. Ekitaldi horretan, gure ikasleen ordezkaritza batek 1.856,30 euroko txeke sinbolikoa jaso zuen, eta kopuru hori ikastetxeari dagokio, lortutako energia aurrezteagatik. Denon artean erabakiko dugu zertan inbertitu kopuru hori. Ikasturte honetan horretan jarraitzen dugu lanean.

Albistea Diario Vasco

Albistea Hitza

50/50 programaren wb ofiziala

ARGAZKIAK

KUXKUXERO IRRATIA MARTXAN

Gure Kuxkuxero Irratia badugu martxan. Aurtengo irratsaioak eta argazkiak hurrengo loturan ikus eta entzuteko aukera izango duzue.

KUXKUXERO IRRATIA 19-20

DBH PLANAK

Oso langile daude DBH 4. mailako ikasleak. Ikasketa bukaerako bidaia finanziatzeko asmoz, EITBko "Atrápame si puedes finde" programan  ikusle bezala parte hartzen ari dira. Baita, ostiralero eta DBHko ikasleriarentzat, tortilla bokatak saltzen dituzte.

IKASTURTEA MARTXAN!

Hasiera eman diogu ikasturteari eta honela, antolatuak ditugun hainbat ekintza abian ditugu dagoeneko! Hauetako bat, bihar Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek Ibon Martín idazlearekin izango duten saioa izango da.. Elkar hitzegiteko aukera izango dute, baita gelan irakurri duten liburua komentatzea ere. 

19-20 IKASTURTEKO HASIERA

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

Posta elektronikoz jasotzen dituzuen zirkularrak ZIRKULARRAK 19-20 atalan aurki ditzakezue. Familientzat interesgarria den informazioa aurkituko duzue.

LIBURUAREN EGUNA-IPUIN ZIRKUITUA

Egun hauetan LIBURUAREN EGUNA ospatu dugu ikastetxean eta urtero bezala, gure ipuin zirkuitua izan dugu aita, ama, ikasle eta irakaslen laguntzaz ipuin desberdinak kontatzeko asmoz. Aurten hizkuntz hauetan kontatu dira ipuinak: euskara, gaztelera, ingelesa eta arabiarra. Milesker zuen partaidetzagatik!

ARGAZKIAK

KORRIKA 21 TRINTXERPEN

Ostiral honetan KORRIKA 21 Trintxerpera iritsiko da. Gure Korrika Txikia arratsaldeko 15:30tan eskolako patiotik aterako da Sefarin Esnaola Plazan bukatzeko. Han txokolatada eta beste ekintza batzuk izango ditugu prest. Zuen partaidetza espero dugu!.

ZIRKULARRA

OSTIRALEKO PROGRAMA OFIZIALA

ARGAZKIAK

BIDEOA

INAUTERITAKO DESFILEA 2019

Iritsi dira inauteriak Trintxerpera! Aurten gure desfilerako aukeratutako gaia "Euskal Inauteriak" da. Ostegun arratsaldean, 15:15tan eskolako patiotik atera eta Trintxerpeko kaleetatik ohiko ibilbidea egingo dugu. Zuen partaidetza ikusle moduan espero dugu!

ARGAZKIAK

BIDEOAK

HITZA ALDIZKARIA

DIARIO VASCO

BOLIGRAFO JASOKETA

SÍNDROME DE DRAVET elkarteak bideratua, boligrafo, errotulki, markadoreak... eta halako materialaren jasoketa kanpainarekin hasiko gara ikastetxean. Horretarako, Haur hezkuntzan eta zuzendaritzako eraikuntzetan kutxa bana izango dugu. Zuen erantzunkizuna espero dugu!

OLENTZERO 2018

Gure Olentzero eskolara iritsi da! Sarrera alaitzen izango dugu abenduak 21 arte. Egun honetan, Trintxerpeko kaleetatik paseatzera aterako dute gure ikasleek.

 

BIDEOA

ARGAZKIAK


Ez ahaztu urtarrilak 7an berriro eskolara bueltatzen garela. Bitartean, ondo pasa! Urte berri on!

EUSKARAREN EGUNA 2018

Hurrengo astelehenean, abenduak 3a, EUSKARAREN EGUNA ospatzen da. Gure eskolan pasa den ostiralean ospatu genuen. Aparteko eguna izan genuena!. Mila esker zuen partaidetzagatik.

ARGAZKIAK

BIDEOA

HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA

Hurrengo ostiralean, hilak 23, eskolan HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA ospatuko dugu. Zuen partaidetza espero dugu!

PROGRAMA

ARGAZKIAK

BIDEOA

DBHko SARRERA BERRIA

Dagoeneko obrak bukatuak ditugula, atzo, hilak 5a, DBHko ate berria inauguratu genuen irakasleri eta ikasleriaren poztasunez.

ARGAZKIAK ETA BIDEOA

 

KUXKUXERO IRRATIA

Gaur, hilak 18, osteguna, gure KUXKUXERO IRRATIA martxan hasi da. Beti bezala, irratsaioak eta argazkiak irratiko atalean izango dituzue eskura. Gure ikasleek egindako lanarekin disfrutatu!

ARTELATZ TAILERRAK

Egun hauetan 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak jo ta ke lanean ari dira ekologia, birziklaia eta halako gaien inguruan. Hemen dituzue argazkiak.

4. MAILA

5. MAILA

6. MAILA

 

EROSKIN SUKALDATZEN

Bi egunetan, 6. mailako gelek aukera izango dute erosketak egiteko eta ondoren, sukaldatzeko eta jateko beraiek egindakoa. Sukaldari bikainak!

ARGAZKIAK 6.A

ARGAZKIAK 6.B

LIBURU EGUNA 2018

Hurrengo astelehenean, hilak 23a, LIBURUAREN EGUNA dela, eskolan gure ohiko IPUIN ZIRKUITUA antolatu dugu honako egitarauarekin:

  • HAUR HEZKUNTZA: astelehen, astearte eta asteazkenean ingelesez, euskaraz eta gazteleraz ipuinak entzuteko aukera izango dute.
  • LEHEN HEZKUNTZA: astelehenean ipuinak frantsezez, euskaraz, ingelesez eta gazteleraz entzungo dituzte.
  • DBH: talde irakurketa egingo dute.
  • Mila esker ekintza honetan parte hartzen duzuenei: senideak, irakasleak eta ikasleak.
  •  

Aprobetxatu eguna zuen seme-alabekin liburutegira joaten edota etxean libururen bat irakurtzen.

ARGAZKIAK

BIDEOA

MARTXOAK 8

Gaur, martxoak 8, EMAKUME LANGILEEN EGUNA ospatu dugu. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako geletan gaia landu dugu. Ikasleek mural batzuk egin dituzte eta ondoren, patioko hesian jarri ditugu. 11:30tan ekintza sinboliko bat egin dugu eskolako emakume langieek, gure ikasleen laguntzarekin.

 ARGAZKIAK

INAUTERITAKO DESFILEA 2018

Iritsi da gure paregabeko desfilea egiteko eguna! Goizeko 11:00tan eskolako patiotik aterako gara eta ohiko den bueltaxka emango dugu herritik. Aurtengo mozorroak "IPUIN KLASIKOAK" gaiaren inguruan egin dira. Hortan ama talde bat, irakasleria eta ikasleria ibili dira lanean. Gure desfilea eta mozorroak ikustera etortzea gonbidatuak zaudete. Badirudi eguraldia gure alde egongo dela, goazen disfrutatzera!

ARGAZKIAK

HITZAKO ARGAZKIAK

DIARIO VASCOko ALBISTEAK  1   2

BIDEOAK  1   2

REVISTA KU-KU!

KUKU aldizkaria eskolara iritsi zaigu eta interesgarria ikusi dugu zuei zabaltzea. Aldizkari honek duen helburua eleaniztasunean hezitzen ditugun haurrekin jarraitzen dugun bidea erreztea da. Estekan klikatuta aldizkaria deskargatu dezakezue.

KU - KU

Uneko Gunearen Egutegiak