ES | EU
Gobierno Vasco

DBHko SARRERA BERRIA

Dagoeneko obrak bukatuak ditugula, atzo, hilak 5a, DBHko ate berria inauguratu genuen irakasleri eta ikasleriaren poztasunez.

ARGAZKIAK ETA BIDEOA

 

KUXKUXERO IRRATIA

Gaur, hilak 18, osteguna, gure KUXKUXERO IRRATIA martxan hasi da. Beti bezala, irratsaioak eta argazkiak irratiko atalean izango dituzue eskura. Gure ikasleek egindako lanarekin disfrutatu!

18-19 IKASTURTEKO HASIERA

Badugu martxan eskolako web orria! Hemendik aurrera, eskolarekin zerikusia duen informazioa hemen izango duzue eskura.

ONGIETORRIAK IKASTURTE BERRIRA!

ARTELATZ TAILERRAK

Egun hauetan 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak jo ta ke lanean ari dira ekologia, birziklaia eta halako gaien inguruan. Hemen dituzue argazkiak.

4. MAILA

5. MAILA

6. MAILA

 

EROSKIN SUKALDATZEN

Bi egunetan, 6. mailako gelek aukera izango dute erosketak egiteko eta ondoren, sukaldatzeko eta jateko beraiek egindakoa. Sukaldari bikainak!

ARGAZKIAK 6.A

ARGAZKIAK 6.B

BLEI (Bertan Laga Eta Irakurri)

Bihar, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, irakurketa momentu bat izango dugu eskolan. Geletan, gimnasioan, jangelan.... liburu bat hartu eta irakurtzen hasiko gara musika lasaia entzuten gauden bitartean. Eskolara hurbiltzen zareten familiak ekintza honetan partehartzera, beheko patioan geratzea eskatzen dizuegu, obrak direla medio. Milesker eta animatu!

ARGAZKIAK

LIBURU EGUNA 2018

Hurrengo astelehenean, hilak 23a, LIBURUAREN EGUNA dela, eskolan gure ohiko IPUIN ZIRKUITUA antolatu dugu honako egitarauarekin:

  • HAUR HEZKUNTZA: astelehen, astearte eta asteazkenean ingelesez, euskaraz eta gazteleraz ipuinak entzuteko aukera izango dute.
  • LEHEN HEZKUNTZA: astelehenean ipuinak frantsezez, euskaraz, ingelesez eta gazteleraz entzungo dituzte.
  • DBH: talde irakurketa egingo dute.
  • Mila esker ekintza honetan parte hartzen duzuenei: senideak, irakasleak eta ikasleak.
  •  

Aprobetxatu eguna zuen seme-alabekin liburutegira joaten edota etxean libururen bat irakurtzen.

ARGAZKIAK

BIDEOA

GOSARI OSASUNGARRIA

Hiruhilabete luze honi bukaera emateko GOSARI OSASUNGARRIA izango dugu eskolan hurrengo ostiralean, hilak 23a. Gure ikasleak goizean bere kideekin gelan gosalduko dute irakasleen konpanian. Honela, ikasleak etxetik gosaldu gabe etortzea eskatzen dizuegu. Mila esker.

ARGAZKIAK

MARTXOAK 8

Gaur, martxoak 8, EMAKUME LANGILEEN EGUNA ospatu dugu. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako geletan gaia landu dugu. Ikasleek mural batzuk egin dituzte eta ondoren, patioko hesian jarri ditugu. 11:30tan ekintza sinboliko bat egin dugu eskolako emakume langieek, gure ikasleen laguntzarekin.

 ARGAZKIAK

INAUTERITAKO DESFILEA 2018

Iritsi da gure paregabeko desfilea egiteko eguna! Goizeko 11:00tan eskolako patiotik aterako gara eta ohiko den bueltaxka emango dugu herritik. Aurtengo mozorroak "IPUIN KLASIKOAK" gaiaren inguruan egin dira. Hortan ama talde bat, irakasleria eta ikasleria ibili dira lanean. Gure desfilea eta mozorroak ikustera etortzea gonbidatuak zaudete. Badirudi eguraldia gure alde egongo dela, goazen disfrutatzera!

ARGAZKIAK

HITZAKO ARGAZKIAK

DIARIO VASCOko ALBISTEAK  1   2

BIDEOAK  1   2

SANTA AGEDA KOPLAK

Joan den ostiralean Santa Ageda koplekin alaituko gintuzten Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko taldeek, 10etatik aurrera Haur Hezkuntzan gelaz gela joan ziren txikienei ohitura zahar hau zabalduz, eta 13:15etan ikastetxeko patio estalian beste guztiori abestu ziguten.

ARGAZKIAK

ZORRIAK ESKOLAN!

Dakizuenez, zorrien bisita izaten dugu tarteka eskolan. Hemen dituzue zenbait aholku zorriei eta bartzei aurre egiteko:

ZORRIAK: BURUKO MIN TXIKI HORIEK

ZER EGIN ZORRIAK EDO BARTZAK DAUDENEAN

ESKOLAKO ZIRKULARRA

 

DANBORRADA 2018

Ostiral honetan San Segastian eguna ospatuko dugu gure ohiko danborradarekin. Danborrak joka izango ditugu Haur Hezkuntzako eta LHko 1go zikloko ikasleak. Aterpean, goizeko 11.45etan  zuen zai egongo gara.

ZIRKULARRA

ARGAZKIAK

BIDEOA

OLENTZERO 2017

Olentzerorekin kalez kale ibili ginen pasa den egunean. Ozen ozen abestuaz herria alaitu genuen. Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen guztioi! Urtarrilaren 8an ez ahaztu, berriro eskolara!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


ARGAZKIAK

BIDEOA

 

EUSKARAREN EGUNA 2017

Ostila honetan, hilak 1a, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu eskolan. Goiz arratsaldez hainbat ekintza ditugu antolatuak. Zuen partaidetzarekin kontatzen dugu, denon artean egun berezi hau ospatzeko. Ekintzen programa eta ordutegiak programan ikus ditzakezue.

 

PROGRAMA

ARGAZKIAK ETA BIDEOA

ZIRKULARRAK - OHARRAK

Hemendik aurrera, ikasleei banatzen zaizkien zirkularrak eta oharrak korreo elektronikoz bidaliko zaizkizue, baita web orrian eskura izango dituzue ere, ZIRKULARRAK atalean. Honela eta pixkanaka, familiek informazioa jasotzeko duzuen ohitura aldatzen joatea nahi dugu.

Momentuz ez baduzue zirkularrik jaso bide honen bidez, bulegotik pasa zaitezkete eta zuen posta elektronikoa eman. Mila esker!

HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA 2017

Azaroaren 20an HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Guk eskolan ostiralean ospatu genuen. Dena primeran atera zen. ARGAZKIAK ETA BIDEOAK atalean badituzue eskura argazkiak.

Informazio gehiago, hemen.

REVISTA KU-KU!

KUKU aldizkaria eskolara iritsi zaigu eta interesgarria ikusi dugu zuei zabaltzea. Aldizkari honek duen helburua eleaniztasunean hezitzen ditugun haurrekin jarraitzen dugun bidea erreztea da. Estekan klikatuta aldizkaria deskargatu dezakezue.

KU - KU

2018/11/19
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
2018/11/19 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea
© Karmengo Ama Herri Ikastetxea
Telefonoa: 943390371 | Fax: 943392659 | admin@www.karmengoamaeskola.hezkuntza.net