ES | EU
Gobierno Vasco

jangela

ORDUTEGIA:

 

 

Haur Hezkuntza eta 1. maila: 12:30 - 13:30

 

2. mailatik 6. mailara: 13:30 - 14:30

 

 

PREZIOA:

 

 

Ohikoak: 83 € hilero


Ez ohikoak: 5,20 € egunero

JANGELAKO ARAUTEGIA

 

 

· Euskara izango da komunikazio hizkuntza.


· Goizez bakarrik gaudenean Haur Hezkuntzako ikasleak (2, 3, 4 eta 5

urtekoak) beheko eraikuntzan jaso behar dira.


· Begirale bakoitzak talde baten ardura izango du ikasturte osoan zehar eta hiruhilean behin ebaluaketa orria emango dio ikasle bakoitzari.


· Bazkaltzeko denboran ez da ozen hitz egingo.


· Inor ez da baimenik gabe mahaitik altxatuko.


· Janariarekin jolasten hasten badira (urarekin, ogiarekin,...) lehenengo

botatakoa jaso beharko dute eta hurrengo egunean zatitxo bat emango zaie bakarrik. Ezetz esanez gero jangela garbitzen geratuko dira.


· Ikasle batek zerbait nahita puskatzen badu (sardexkaren bat, esate baterako) hurrengo egunean 1€ ekarri beharko dio Ikasketa Buruari.


· Jangelako orduetan (12:30 –15:00) DEBEKATUTA dago eskolako eremuetatik ateratzea.


· Ikaskideak, jangelako begiraleak, zein sukaldeko langileak errespetuz tratatuko dituzte. Horrela egin ezean eta falta 3 alditan errepikatzen bada familiari idatzizko 1. oharra bidaliko zaio. Jarrera berarekin jarraituz gero eta beste 3 alditan errepikatuz gero familiak 2. oharra jasoko du eta 3 egunetan ezin izango du jangelan bazkaldu. Familiak 3. oharra jasoz gero (beste 3 falta larriren ondorioz) jangelatik betirako kanporatua izango da.


· Gertaera oso larria bada OOGko Batzorde Iraunkorra bildu eta zer egin erabakiko du.


 

 

 


1go HIRUHILABETEKO MENUA

 

2. HIRUHILABETEKO MENUA

 

3. HIRUHILABETEKO MENUA

 

© Karmengo Ama Herri Ikastetxea
Telefonoa: 943390371 | Fax: 943392659 | admin@www.karmengoamaeskola.hezkuntza.net