ES | EU
Gobierno Vasco

HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA 2017

Azaroaren 20an HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Guk eskolan ostiralean ospatu genuen. Dena primeran atera zen. ARGAZKIAK ETA BIDEOAK atalean badituzue eskura argazkiak.

Informazio gehiago, hemen.

HASI DA KUXKUXERO IRRATIA

Hasi dira gure KUXKUXERO IRRATIKO emanaldiak. Zuen seme-alabek lan bikaina egiten dute irratsaioetan beraz animatzen zaituztegu etxean entzuten.

HITZALDIA: HEZIKETA SEXUALA

Datorren asteartean, urriak 24 , Nahia-Lahia Sexologia Elkartea ren eskutik gurasoentzako hitzaldia izango da arratsaldeko 15:30etan eskolako liburutegian. Jakingo duzuenez, DBHko ikasleek urriaren 2, 3, 4 eta 5ean eskolan izan dituzten saioetan heziketa afektibo sexuala landu dute. Hitzaldi honen helburua, zuen seme-alabek eskolan izandako saioei buruzko azalpena eta balorazioa zuenganatzea da. Oso interesgarria eta erabilgarria izango zaizuela iruditzen zaigu.
Etorriko zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

CIRCULAR VERANO 2017

En el apartado CIRCULARES encontraréis las diferentes circulares de verano con información correspondiente al curso 17-18.

Las familias que han dado su correo electrónico en la escuela ya habrán recibido toda la información citada.

A las familias que no cuenten con correo electrónico se les hace llegar por correo ordinario.

Para poder agilizar el envío de información a las familias, recomendamos que cada familia cuente con una cuenta de correo electrónico, tanto para utilizarlo como comunicación familia-escuela como para los diferentes trámites que haya que hacer con la administración (becas, traslados...). Gracias.

HAURTZAINDEGIA-FORMULARIOA

17-18 ikasturterako haurtzaindegiko aurreikuspenak egin ahal izateko, hurrengo estekan duzuen formularioa betetzea eskertuko genizueke. Epostaz bidali baduzue, ez da beharrezkoa berriz bidaltzea. Mila esker.

FORMULARIO

 

Zuzenduta goizeko ordutegian agertzen zen akatsa: non 8.45-9.00 jartzen zuen, 7.45-9.00 jartzen du orain. Barkatu eragozpenak.

REVISTA KU-KU!

KUKU aldizkaria eskolara iritsi zaigu eta interesgarria ikusi dugu zuei zabaltzea. Aldizkari honek duen helburua eleaniztasunean hezitzen ditugun haurrekin jarraitzen dugun bidea erreztea da. Estekan klikatuta aldizkaria deskargatu dezakezue.

KU - KU

ZORRIAK ESKOLAN!

Dakizuenez, zorrien bisita izaten dugu tarteka eskolan. Hemen dituzue zenbait aholku zorriei eta bartzei aurre egiteko:

ZORRIAK: BURUKO MIN TXIKI HORIEK

ZER EGIN ZORRIAK EDO BARTZAK DAUDENEAN

ESKOLAKO ZIRKULARRA

 

ZIRKULARRAK - OHARRAK

Hemendik aurrera, ikasleei banatzen zaizkien zirkularrak eta oharrak korreo elektronikoz bidaliko zaizkizue, baita web orrian eskura izango dituzue ere, ZIRKULARRAK atalean. Honela eta pixkanaka, familiek informazioa jasotzeko duzuen ohitura aldatzen joatea nahi dugu.

Momentuz ez baduzue zirkularrik jaso bide honen bidez, bulegotik pasa zaitezkete eta zuen posta elektronikoa eman. Mila esker!

2017/11/20
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
2017/11/20 egungo gertakariak
3. MAILA LURRASKAN
1 emaitza erakustea
© Karmengo Ama Herri Ikastetxea
Telefonoa: 943390371 | Fax: 943392659 | admin@www.karmengoamaeskola.hezkuntza.net