ES | EU
Gobierno Vasco

CIRCULAR VERANO 2017

En el apartado CIRCULARES encontraréis las diferentes circulares de verano con información correspondiente al curso 17-18.

HAURTZAINDEGIA-FORMULARIOA

17-18 ikasturterako haurtzaindegiko aurreikuspenak egin ahal izateko, hurrengo estekan duzuen formularioa betetzea eskertuko genizueke. Epostaz bidali baduzue, ez da beharrezkoa berriz bidaltzea. Mila esker.

FORMULARIO

KARMENGO AMA EGUNA

Egun paregabea pasa genuena joan den igandean. Asko disfrutatu genuen gure ikasleen emanaldiekin. Baita GEk antolatutako ekintzekin ere. Bazkari momentua oso alaitsua izan zen eta bazkalosteko diskoteka oso dibertigarria!. Mila esker bazkaria zerbitzen lagundu zenuten familiei! Laster argazkiak eta bideoa hemen izango dituzue.

PROGRAMA

ARGAZKIAK

IKASTURTE BUKAERAKO TXANGOA

Gutxi falta zaigula ikasturtea bukatzeko, bagoaz txangora! Eguna ekainak 6an izango da. Maila bakoitzak izango duen irteera eta iritsiera orduak tutoreek azalduko dizuete. Maila bakoitza hona joango da:

  • 3-4-5 urte: Cristina Enea
  • 1. maila: Urretxu
  • 2. maila: Arditurri
  • 3. maila: Pasaia
  • 4. maila: Donosti
  • 5. maila: Basondo
  • 6. maila: Ekainberri

  • 2 urtekoak ekainaren 8an Cristina Eneara joango dira. DBhkoak berriz, ekainak 21ean Larraitzera joango dira.

ONDO PASA!

FAMILIA BATZARRA

Hurrengo astelehenean, maiatzaren 22a, arratsaldeko 15:15etan FAMILIEN BATZARRA izango dugu. Eskolako liburutegian bilduko da. Gai garrantzitsuak tratatuko direnez, zuen partaidetza espero dugu.

ZENBAIT EKINTZA

Apirilaren 5 eta 6ean, asteazkena eta osteguna, laister izango den LIBURUAREN EGUNA ospatzeko asmoz gure IPUIN ZIRKUITUA ospatuko dugu. Gure ipuin kontalariak guraso batzuk, 6. mailako ikasle batzuk eta ikasle ohi bat eta hainbat irakasle izango dira. Aurten ipuinak kontatzeko izango ditugun hizkuntzak euskara, gaztelania, ingelesa, frantsetsa eta errumariarra izango dira.

Eta hiruhilabete luze honi bukaera emateko GOSARI OSASUNGARRIA izango dugu eskolan hurrengo ostiralean. Gure ikasleak goizeanbere kideekin gelan gosalduko dute. Bi ekintza hauen argazkiak laster izango dituzue hemen. 

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

BADATOR KORRIKA!

Ostiralean, hilak 31, KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu. Eskolatik arratsaldeko 15:30etan aterako gara. Euskadi Etorbidea zeharakatuz eta Serafín Esnaolan bukatu txokolatada gozo batekin. Eta ez ahaztu, hurrengo asteartean, hilak 4, Korrika ofiziala gure herritik pasako dela, arratsaldeko 5:45etan. Bi ekintza hauetan zuen partaidetza espero dugu.

 TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!

 ARGAZKIAK ETA BIDEOA

INAUTERIAK 2017

Eguraldia gure alde izan genuen eta desfilea lasai egiteko aukera izan genuen. Eskerrak desfilearen zehar gurekin egon zinetei. Eta noski, esker mila desfilearen antolaketan eta prestaketan parte hartu duzuenei. Hemen duzue lan bikain horren erakusgarria.

 

ARGAZKIAK ETA BIDEOA

DANBORRADA 2017

Arropaz ondo babestuak eta hotza egon arren, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go zikloko ikasleak giroa berotu zuten danborra joaz. Ikusle egon zineten familiei eskerrak etortzeagatik.

 

ARGAZKIAK

ZURRUMURRU ALDIZKARIA

Ya tenéis disponible la revista ZURRUMURRU INFORMATIVO, con toda la información relacionada con la escuela.

ZURRUMURRU INFORMATIVO

OLENTZERO 2016

Olentzerorekin kalez kale ibili ginen pasa den egunean. Ozen ozen abestuaz herria alaitu genuen. Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen guztioi! Urtarrilaren 9an ez ahaztu, berriro eskolara!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

 

Pasaiako liburutegiek antolatzen duten gabonetako marrazki lehiaketan hamaika saridun izan ditugu eskolan. ZORIONAK DENOI!

 

ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA 2016

Ostila honetan, hilak 2a, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu. Goizez hainbat ekintza ditugu antolatuak eta arratsaldena, ohikoa denez, frontoian izango dugu festa. Zuen partaidetzarekin kontatzen dugu, denon artean egun berezi hau ospatzeko.

 

PROGRAMA

ARGAZKIAK ETA BIDEOA

 

 

HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA

Hurrengo igandean, hilak 20a, NAZIOARTEKO HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA ospatzen da. Guk eskolan ostirala 18an ospatuko dugu. Urtero bezala, patioan elkartuko gara eta han ekintza desberdinen ondoren puxikak askatuko ditugu eta gure flashmoba dantzatuko dugu.

GURE KONTSEILU TXIKIA UDALETXEAN

Joan den ostegunean, hilak 10a, gure Kontseilu Txikia Pasaiako udaletxean egon zen HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA ospatzeko sortu den logoaren aurkezpena egiteko.

Hemen dituzue argitaratutako albisteak. 

DIARIO VASCO

HITZA

 INFORMAZIO GEHIAGO

REVISTA KU-KU!

KUKU aldizkaria eskolara iritsi zaigu eta interesgarria ikusi dugu zuei zabaltzea. Aldizkari honek duen helburua eleaniztasunean hezitzen ditugun haurrekin jarraitzen dugun bidea erreztea da. Estekan klikatuta aldizkaria deskargatu dezakezue.

KU - KU

ZORRIAK ESKOLAN!

Dakizuenez, zorrien bisita izaten dugu tarteka eskolan. Hemen dituzue zenbait aholku zorriei eta bartzei aurre egiteko:

ZORRIAK: BURUKO MIN TXIKI HORIEK

ZER EGIN ZORRIAK EDO BARTZAK DAUDENEAN

ESKOLAKO ZIRKULARRA

 

ZIRKULARRAK - OHARRAK

Hemendik aurrera, ikasleei banatzen zaizkien zirkularrak eta oharrak korreo elektronikoz bidaliko zaizkizue, baita web orrian eskura izango dituzue ere, ZIRKULARRAK atalean. Honela eta pixkanaka, familiek informazioa jasotzeko duzuen ohitura aldatzen joatea nahi dugu.

Momentuz ez baduzue zirkularrik jaso bide honen bidez, bulegotik pasa zaitezkete eta zuen posta elektronikoa eman. Mila esker!

2017/09/13
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
2017/09/13 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea
© Karmengo Ama Herri Ikastetxea
Telefonoa: 943390371 | Fax: 943392659 | admin@www.karmengoamaeskola.hezkuntza.net